Asteburu honetan Hondartza boleiboleko estatu mailako ligako 2. jardunaldia jokatzen da Faduran. Valencian jokatu ostean lehen jardunaldian puntu bat eskuratuz Getxoztarrek etxean egingo dute debuta berria den lehiaketa honetan. Getxo ordezkatuko duten bikoteak hauxek dira: 1. bikotea: Soriazu / Ochoa de Alda 2. bikotea:  Plaza / Bidaurrazaga 3. bikotea:  Fernandez Linaza / Labad 10:00etan hasiko da jardunaldia Voley playa Madrid taldearen kontra.  Guztira 7 partida jokatuko dira.
Hondartza boleiboleko estatu mailako liga