BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) proiektuak kirolean euskara bultzatzeko hainbat tresna eta baliabide argitaratu ditu. Kasu honetan, pilula digital batzuk dira, kirolarekin harreman zuzena duten pertsonei baliabide teknikoak emateko, beren jarduera euskaraz egin ahal izan dezaten. Pilulek lehen atal teorikoa dute, eta, ondoren, praktikan jartzeko zenbait ariketa.

Lehenengo pilula digitala:

Lehenik eta behin, kirol-hizkuntzari buruzko oinarrizko terminologia landuko dugu; ondoren, ariketa batzuk egingo ditugu.

Esteka: https://artez.eus/edukia/bikee/pilulak/1terminologia.html 

Bigarren Pilula Digitala:

Bigarren pilula honek kiroleko luzamenduen inguruko gako batzuk eskaintzen ditu. Aurrekoa bezala, atal teoriko bat dago eta, ondoren, pratiko bat.

Esteka: https://artez.eus/edukia/bikee/hasiera.html

Hirugarren pilula digitala:

Hirugarren pilula honetan emozioek kirol arloan duten eragina eta garrantzia ikusiko da. Kirolak sortzen dizkigun emozioei buruzko lehen atala da, eta oinarrizko 3 kontzeptu landuko dira: emozioak, aldarteak eta esperientzia emozionalak.

Esteka: https://artez.eus/edukia/bikee/pilulak/3emozioak-kirolean-1.html 

Laugarren pilula digitala:

Laugarrenik, aldagai psikologikoek errendimenduan eta ongizatean duten eragina ikusiko dugu. Aldagai horietan emozioek duten eragina ere aztertuko dugu, aldagai pertsonalen eta egoera-aldagaien garrantzia nabarmenduz.

Esteka: https://artez.eus/edukia/bikee/pilulak/4emozioak-kirolean-2.html