Bizkaiko Kirol Federazioen Elkarteak (ASFEDEBI) lan-poltsa batean izena emateko aukera ematen du. Poltsa horren helburua da kirol-erakundeek (klubek, kirol-elkarteek, guraso-elkarteek eta federazioek) eskatutako lan-eskaintzak aurkeztea.

Eskatzen diren profil nagusiak hurrengokoak dira:

  • Euskara: B2 hizkuntza-eskakizuna
  • Eskola-kiroleko begirale laguntzailearen (EKML) diploma eta/edo titulazio-ziurtagiria.

ENPLEGATUGAI IZATEKO DATU PERTSONALAK TRATATZEKO INFORMAZIOA

BIZKAIKO KIROL FEDERAZIOEN ELKARTEA (ASFEDEBI) da interesdunaren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dio datu horiek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD) xedatutakoaren arabera tratatuko direla, arduradunaren interes legitimoa dela eta, eta tratamenduari buruzko informazio hau emango diola:

Tratamenduaren helburuak: Zure curriculuma jasotzea, zure profilera egokitutako lan-eskaintzak egiteko.

Tratamenduaren legitimazioa: Interesdunaren baimen argia, ekintza argi baten bidez (GDPR, 6.1.a).

Curriculumen erregistroa: Jakinarazten dizugu hau dela zure curriculum vitaea onartzeko prozedura ofizial bakarra, eta, beraz, ez direla onartuko beste prozedura baten bidez bidalitako curriculum vitaeak.

Datuak kontserbatzeko irizpideak: Datuak gehienez ere urtebetez gordeko dira. Epe hori igarotakoan, datuak ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna errespetatuko da, bai tratamenduan, bai ondorengo suntsipenean. Alde horretatik, epe hori igarota, lan-eskaintzak jasotzen jarraitu nahi baduzu eta hautaketa-prozesuren batean parte hartu nahi baduzu, zure curriculuma berriz bidaltzeko eskatzen dizugu.

Datuak eguneratzea: Zure datuetan aldaketaren bat gertatuz gero, lehenbailehen idatziz jakinarazteko eskatzen dizugu, zure datuak behar bezala eguneratuta mantentzeko.

Datuak jakinaraztea: Interesatuei interesekoak izan dakizkiekeen kirol-arloko eskaintzak jakinaraziko zaizkie. Eskaintza horiek bat etorriko dira webgune honetan bertan agertzen diren erakundeekin.

Interesdunaren eskubideak:

- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.

- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, eramateko eta ezabatzeko eskubidea, eta datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubidea.

- Kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea (www.aepd.es), tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste badu.

Zure eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

BIZKAIKO KIROL FEDERAZIOEN ELKARTEA (ASFEDEBI). Martín Barua Picaza kalea 27, behea - 48003 Bilbo (Bizkaia). Emaila: asfedebi@asfedebi.eus

EKML Lan Poltsa


Kargatzeko gehieneko tamaina: 32,00 MB
Inprimaki hau bidalita, gure pribatutasun-politika irakurri duzula baieztatzen duzu, eta bertan adierazitako terminoak eta baldintzak onartzen dituzu.