Bizkaiko Foru Aldundiak kirol teknikarien prestakuntzarako beken gaineko informazioa argitaratu du 143/2019 Dekretuan.
Kirol ikasketetarako sarbide-probaren eta matrikularen gastuak partez finantzatzea da beka hauen xedea, erregimen bereziko ikasketen zein aldi baterako ikasketen kasuan.
Ikasketok 2019ko irailaren 11tik 2020ko irailaren 10era gainditu beharko dira, egun biak barne.
Onuradunek Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon beharko dute 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, etenik gabe.
Eskabideak 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 18ra arte eskatuko dira, biak barne.
Dekretua osorik ikusteko (lotura)






