Bizkaiko Kirol Federazioen Elkartea 1994. urtean jaio zen, 1988. urteko Elkarteen Legearen babespean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak bultzatuta, Bizkaiko federazio guztiei dagozkien gestio guztiez arduratu ahal izateko xedez. Printzipioz, osatzen zuten 8 federazioekin hasi ziren eta ondoren gainerako federazioak sartzen joan ziren. Sartzen azkena Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioa izan da. Gaur egun 45 Federazio daude. Aurreneko zerbitzuak Kirol Osasun Zentroa eta Garraioa izan ziren. Gaur egun, honako zerbitzu hauek kudeatzen dira:

  • Federazio Zerbitzu osoa 45 kirol federazioei, bere antzeko erakundeei eta federazio atxikipenik gabeko modalitateei.
  • Kirol Medikuntza.
  • Ekonomia eta administrazio laguntza; Jendeari arreta egitea; Erabakitako federazio izapidetzak Kontabilitateko laguntza eta kudeaketa; Laguntza federazio kudeaketa eta hobekuntzan.
  • Federazio lokaletan zerbitzu komunak koordinatzea. Lokalen zaintza eta garbiketa.
  • Oinarrizko mantentze.a
  • Espazio komunak erabiltzea.
  • Aholkularitza juridikoa.
  • Birziklatzeko prestakuntza.
  • Garraioak.
  • Prentsa.
  • Aprobetxamendu komunak.
  • Federazioko Intraneta.
  • Erakundeen elkarlana erakunde publiko eta pribatuekin.
  • Bizkaiko Foru Aldundia Kirolak Eskola Kirolaren programen kudeaketako laguntza zerbitzua Kirolbiden laguntzea.
  • Berdintasuna eta Generoko.
  • Politikak Kirolean Denok Berdinak proiektua.

Haren zutabeetako bat genero-berdintasuna da, 2001etik zeharkako elementu gisa integratua. 2023an, 2023-2026ko Berdintasun Plan berria egin genuen. Plan hori erakundeen laguntzarekin garatu zen, eta 2024an, lan jazarpenaren eta sexuan oinarritutako diskriminazioaren aurkako protokolo bat sartu zen.

Elkartearen ASMOA Bizkaiko kirol federazioei hazten eta finkatzen laguntzea da, konexioak sortuz, haien kudeaketa babestuz eta kirolean eta gizartean eragin positiboa sortuz.

Asfedebiren MISIOA Bizkaiko kirol federazioei laguntzea da, federazio horiek sendotzen eta denboran irauten laguntzeko. Horretarako, kudeaketan laguntzeko zerbitzuak ematen ditugu, sinergiak indartuz eta erakundeen eta federazioen arteko bitartekari gisa jardunez.

Gure IKUSPEGIA euskal erreferentzia izatea da Kirol Federazioen Elkarteen eremuan, erakundeen aurrean laguntza- eta bitartekaritza-zerbitzuak emateari dagokionez.

 

Asfedebi-ko Historia