Azaroaren 24ean, larunbata 16:08etatik aurrera LUTXANA ARRAUN ELKARTEAK antolatzen duen 2. Aulki Mugikorreko 8+ “MARTXOAREN 8AK” jokatuko da. Txapelketa honek Aulki Mugikorra eta Bizkaian emakumezkoen kirola sustatzea eta laguntzea du helburu.
“MARTXOAREN 8AK” estropadak kirol aldarrikapena du ardatz, LUTXANA ARRAUN ELKARTEA azken urteetan egiten ari den berdintasunaren aldeko lanaren seinale.
16:08etan emango zaio hasiera Olabeagako kaitik eta helmuga Erandion izango da. 2.edizio honetan Getxo, Euskal Selekzioa, Bizkaiko kirolariez osotutako talde bat eta Lutxana AE izango dira lehian. 8+ak erlojuaren aurka lehiatuko dira, batetik bestera 8 segundoko aldea utziko delarik.
2.edizio hau azaroaren 24ean ospatuko da, azaroaren 25ean ospatzen den “Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren “ harira ospatutako ekintzen barruan. Lehiaketa honez gain, jardunaldi osoan hainbat hitzaldi eta aktibitate burutuko ditugu






