ASFEDEBI lankidetzan ari da EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustatzen eta zabaltzen. Lagundu eta zuk ere parte hartu! Astea erreferentziazko topaketa da, eta, udazkenero, kudeaketa eredu berritzaileak, jasangarriak eta etengabeko hobekuntzara bideratuak zabaltzea sustatzen du. Aurten 32. edizioa egingo da, eta ekitaldien programa osoa eskuragarri dago. Esteka honetan ikus dezakezu. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, bi ekitaldi-formatu daude.

Alde batetik, inaugurazio ekitaldi indartsu bat izango dugu urriaren 14an, 16:30etik 18:30era, BAT Dorrean (Bilbo), non hitzaldiak, praktika onen aurkezpenak eta mahai inguru bat izango ditugun. Eta, bestalde, datozen bi asteetan, urriaren 14tik 28ra, Euskadiko hiru lurralde historikoetan banatutako ekitaldiak izango dira, eta horietan lehiakortasun iraunkorra jorratuko da kudeaketaren eremutik, balioak, talentua eta teknologia ardatz nagusi direla. Guztira, 30 ekitaldi baino gehiago egingo dira formatu presentzialetan eta online,
50 erakunde antolatzaile inguru.

Ez galdu aukera paregabe hau hainbat erronkatan sakontzeko, hala nola berrikuntza asmoz, talentuaren kudeaketa, teknologia berrien ezarpena, deskarbonizazioa edo AA antolaketa kulturan txertatzea. Gorde datak zure agendan eta eman izena lehenbailehen!