2025eko urriaren 31ra arte eman ahal izango da izena Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak Identifikatzeko eta Laguntza Emateko Programan parte hartzeko. Programa honen helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizun handiko kirolariak detektatzea eta 2025/2026 Programan sartzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak urriaren 31ra arte ireki du Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak Identifikatzeko eta Laguntza Emateko Programan parte hartzeko izena emateko epea. Bizkaiko Foru Aldundiak etorkizun handiko kirolari gisa aitortzeko eskabidearekin batera, 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean (egun biak barne) lortutako kirol merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da.

Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta 2026ko programan sartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-merezimenduak ebaluatuko ditu, eskatzaileek eurek aurkeztutako dokumentazioa eta datuak aintzat hartuta; ondoren, merezimenduon arabera kirolarien bi kategoria jasotzen dituen zerrenda bat osatuko du; hona kategoriak: etorkizun handiko kirolariak eta etorkizun handiko kirolaritzat jotzeko hautagaiak.

Programan parte hartzeak dakartzan onurak honako hauek dira: errendimendua hobetzeko entrenamendu fisikoei buruzko aholkularitza, orientazioa eta jarraipena, eta kirol-zerbitzu medikoak planifikatzeko eta kudeatzeko aholkularitza.

Etorkizun Handiko Kirolarien Programaren datuak

Bizkaiko Foru Aldundiak 2013-2024 denboralditik eskaini izan die kirolari bizkaitarrei programa. 2025. urtera arte, Euskadin onartutako ia kirol-modalitate guztietako 1.104 kirolarik hartu dute parte, eta horietatik 115 kirolari talentudun gisa aitortu dira.