Astearte honetan Bilboko Miribillako Kirol Etxeko areto nagusian Arku Tiroko Bizkaiko II. Gala ospatu da. Ekitaldira Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendari Nagusia, Carlos Sergio jauna, Bizkaiko Arku Tiro Federazioko presidentea eta zuzendaritza batzordea, Klubetako presidenteak, kirolariak eta omenduak joan ziren.
Ligan parte hartu duten hainbat kategoriari sariak banatu zitzaizkien, baita lehiaketaren munduan ere ibilbidea hasi duten adingabeei accesit bat ere.
Ekitaldia amaituta, kiroltasunari urrezko domina eman zitzaion D 'arco Klubeko Julio Félix jaunari, eta ekitaldian zegoen agintariari esker oneko opari bat eman zitzaion.
Amaitu ondoren, agape bat eskaini zitzaien bertaratutakoei






