Atzo, abenduak 16, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldira joateko ohorea izan genuen, non 2024an Berdintasun Plana ezarri duten federazioei aitortza egin zitzaien. 🙌

Horrez gain, 2025ean bide garrantzitsu horri ekingo dioten federazioentzako hurrengo urratsak aurkeztu zituzten.

Federazioek eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak berdintasunarekin duten konpromiso kolektiboa indartu zuen ospakizun honek, kirolak gizartean duen garrantzia azpimarratuz

Eskerrik asko guztioi une berezi honetan parte hartzeagatik eta zorionak!

(Ireki albistea)

Bizkaiko Foru Aldundiak 20 kirol federazioren berdintasunaren aldeko lana aitortu du