Joan den abenduaren 12an Emakume eta Kirolaren XIV. Ekitaldia Aspasiak antolatu zuen, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearekin eta Berdintasun Unitatearekin elkarlanean. Emakume kirolariek kirol profesionalean sartzeko dituzten aukerak eta zailtasunak landu ziren nagusiki.
ASFEDEBIk ez zuen hitzordu hori galdu nahi izan, eta elkartearen izenean joan zen errealitate horiek ulertu eta, beste behin ere, kirolean berdintasunarekiko konpromisoa erakusteko.






