ASFEDEBItik, eta Bizkaiko Kirol Federazioekin lankidetzan, gaur gure ahotsa altxatzen dugu berriro ere emakumearen aurkako indarkeriaren aurka, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso leiala adierazten dugu.

Azaroaren 25 honetan, kirolak gizartea mobilizatzeko eta batzeko duen gaitasun paregabea nabarmendu nahi dugu. Hori dela eta, kirol-arloak berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzeko aldaketa gidatzeko erantzukizuna eta aukera du, indarkeriarik gabekoa eta errespetuan oinarritua. Izan ere, indarkeria matxista ukatzea haren aldekoa egitea da. Batu gaitezen gaitezen geldiarazteko.

Alberto Serrano Mora (ASFEDEBIko presidentea)

Azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.