Joan den asteartean, urriaren 8an, ASFEDEBIn (Kirol Etxea) 2024-2025 Euskara ikastaro berria aurkezteko plazera izan genuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari eta Ulibarri Euskaltegiaren lanari esker aurten ere aurrera daramagun ekimen honek, lan arloan euskara sustatzeko dugun konpromisoa islatzen du.
ASFEDEBIk konpromiso hori lantzen jarraitzen du, zerbitzu horiek Bizkaiko kirol federazioei eskainiz.






