Bizkaiko Foru Aldundiak, BIKEE (Bizkaian kirola ere euskaraz) programaren aterkipean, ESKOLA KIROLERAKO HIZKUNTZA DEKALOGOA sortu du, eskola kirolean euskararen presentzia eta erabilera indartzeko 10 konpromiso jasotzen dituena. BIKEE programak, gainera, indartu egiten du eskola-kiroleko arbitroen identifikazio-besokoen kanpaina. Beste alde batetik, aliatu berriak ere baditu, hala nola Athletic Club eta Bilbao Basket. Bizkaian bi kirol-erreferente nagusiak dira, eta kirolean euskararen presentziaren alde egiten dute eta eredu dira kirolarientzat zein klubentzat.

Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundia buru duen programaren barruan sartzen dira, eta euskararen erabilera soziala txikitatik sustatzea eta praktika hori kirolaren prestakuntza-etapa guztietara zabaltzea dute helburu. Gaur iragarri diren mugarriek indartu egiten dute BIKEEk daukan konpromisoa kirol munduko estamentu guztiak, federazioetatik hasi eta arbitroetaraino, euskararen erabileraren normalizazioan inplikatzeko.

Bestalde, BIKEE programa 2017ko martxoan hasi zen, Euskara Bizia Batzordearen hausnarketa estrategikoaren ondorioz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, ASFEDEBIren eta kirol-federazioen arteko ahalegin bateratua da, lurraldeko kirol-modalitate guztietan euskararen erabilera normalizatzearren.

Hemen usten dizuegu albistearen esteka: https://www.bizkaia.eus/eu/kirolbidepro/argitalpen-xehetasuna/-/asset_publisher/hAfe1q5ipej5/content/bizkaiak-euskararen-presentzia-indartzen-jarraitzen-du-kirol-arloan-bikeeren-bitartez-eta-aliatu-berriak-batu-ditu/880303 

 

 

ESKOLA KIROLERAKO HIZKUNTZA DEKALOGOA