Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 30. edizioa urriaren 14tik 25era Euskadin egiten ari da. ASFEDEBIk ez du galdu nahi izan, eta Europako Astea sustatzeko lankidetzarekin bat egin du, besteak beste, enpresa, erakunde, industria edo hezkuntza arloan Kudeaketa Aurreratuarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten ekitaldi ugarirekin.
Europako Aste honen edizioan, bi gai-multzo handi jorratuko dira, kudeaketaren munduko egungo joerak islatzen dituztenak:
- Lehiakortasun jasangarria eta kudeaketa
- Pertsonen zaintza eta fidelizazioa
Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, formatu askotan (aurrez aurre, streaming edo online), 60 erakunde antolatzaileren eskutik.
Ez galdu aukera paregabe hau… ¡Lagundu eta parte hartu zuk ere!






