ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZEN BERARIAZKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA
Saskibaloiko kirol-teknikariari dagokion erdi-mailako HASIERAKO zikloa
Hemen duzue Saskibaloiko kirol-teknikariari dagokion erdi-mailako hasierako zikloaren deialdi orokorraren informazio guztia.
Izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 14ra (biak barne).
- Eskatutako dokumentazioa* Kirol Teknikarien Eskolako ASFEDEBI KIIB (KITEB) instalazioetan entregatzea (Martín Barúa Picaza 27, 1. solairua, 48003 Bilbao).
- Eta/edo bidali dokumentazioa posta elektronikoz helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Bloke komuneko ikastaroaren hasiera: 2024ko urriaren 21a.
(online prestakuntza + 10 ordu presentzial, lehen laguntzetako prestakuntza-moduluko saio praktikoei dagozkienak)
Lehen sorospenen moduluko saio presentzialak: 2024ko azaroaren 23an, 10 orduz.
Bloke komuneko ohiko deialdia: 2024ko azaroaren 27a// Bloke komuneko ezohiko deialdia: 2025eko urtarrilaren 8a.
Hasiera Bloke Espezifikoa: 2024ko azaroaren 27a (prestakuntza online eta presentziala): Datak eta ordutegiak: Azaroaren 27tik aurrera asteazkenero (jaiegunetan izan ezik) eta ordutegia 17:30etik 21:30era izango da.
- Aurrez aurreko eskola teorikoak, lehen sorospeneko saio praktikoak eta deialdiak (azterketak): Kirol teknikarien eskola ASFEDEBI KIIB (KITEB), Martín Barúa Picaza kalea 27, 1. solairua, 48003 Bilbo.
- Klase teorikoak: Kultur Birika Derio Ikasgela (Uribe Kalea, 1B, 48160 Derio, Bizkaia)
- Klase praktikoak: Derioko Kiroldegiko Saskibaloi Kantxa (Arantzazu kalea, 4, 48160 Derio, Bizkaia)
Bloke espezifikoaren ohiko deialdia: 2025eko maiatzaren 7a// Bloke espezifikoaren ezohiko deialdia: 2025eko ekainaren 11
Matrikula: 370 €*
* Matrikula BFAren dirulaguntzaren mende dago, hasierako zikloa amaitu eta onartu ondoren (orain arteko dirulaguntza matrikularen zenbateko osoaren % 60koa da gutxienez; ikusi BAOn laster argitaratuko den deialdiaren oinarriak)
* Prestakuntza-eskaintza honetan matrikulatzeko, baldintza orokorrak betetzen direla egiaztatu behar da. Prestakuntzan izena emateko jarraibideei eta entregatu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eskatu ikastetxean.






