DEIALDI OSOA
ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA 18. DEIALDIA
(1. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROKO BLOKE KOMUNAREN BALIOKIDEA)
ESKOLA-KIROLEAN MONITORE LAGUNTZAILE-LANAK EGIN AHAL IZATEKO ADIERAZITAKO IKASTARO OFIZIALA. 60 ORDUKO ONLINE PRESTAKUNTZA-IKASTARO BAT DA, KIROL PORTAERAREN OINARRIEI, LEHEN SOROSPENEI, GORPUTZ JARDUERA EGOKITUA ETA EZGAITASUNA, KIROL-ANTOLAMENDUARI BURUZKO EDUKIEKIN ETA ADINGABEAREN ETA SENTSIBILIZAZIO-ETA BABES IKASTAROAREKIN.
(SARTZEKO BALDINTZAK: 16 URTE IZATEA + DBH ZIURTAGIRIA EDO BALIOKIDEA)
JARDUERA MOTA: Online-ko formakuntza.
KIROLAREN ARLOA: Kirol arloko pertsonentzako prestakuntza.
HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Email bitartez aurkeztu beharrezko dokumentazioa, 6 dokumentu PDF formatuan (ez da argazkirik edo bestelakorik onartuko):
- Izen emate orria. (deskargatu)
2.Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak ) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
3.NANaren fotokopia bi aldeetatik.
4.DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea (IKASGUNEA) duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da.
5.Adingabearen Sentsibilizazio eta Babes ikastaroaren diploma, aurretik eginda bada.
- Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
Zentroak aurreko dokumentazioa konparatu arte, EZ da hurrengoa bidaliko:
7.Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.
NAHITAEZKOA: DOKUMENTU GUZTIAK (6) EMAIL BEREAN BIDALTZEA. GEHITU KONTZEPTU GISA IKASLEAREN IZENA ETA ABIZENA.
AHOLKUA: EMAILA BETI BERA ERABILTZEA, HAU DA, IKASLEARENA BERA, NAHASTEAK SAIHESTEKO.
IZEN-EMATEAK: 2024ko irailaren 30tik urriaren 4ra, 23:59 arte (biak barne). (Izena emateko dokumentazio guztia adierazitako epearen barruan bidali behar da.)
SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2024ko urriaren 14an (astelehena), 16:00etatik 18:00etara. (IKUS ERANSKINA). Izena emateko dokumentazioa egin eta aurkeztu ondoren esleituko da ordu zehatza.
ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2024ko urriaren 16an (asteazkena). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
OHIKO AZTERKETA (Beraz, PLATAFORMAREN ITXIERA): 2024ko azaroaren 18an (astelehena), 17:00etan 19:00etara.
EZOHIKO AZTERKETA (ohiko deialdian gainditu ez diren moduluak): 2024ko abenduaren 20an (ostirala), 17:00etan 19:00etara.
SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: Kirol Etxea, Martin Barua Picaza kalea 27, Behea, 48003 Bilbao.
HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania.
GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo QR kodea duten baliokideak (Ikasgunea) aurkeztea. QR ziurtagiria ez izatekotan, aurkeztu beharreko titulazio akademikoak behar bezala konpultsatuta egon behar dira. (Konpultsa egiteko moduak: administrazio publikoak, Kirolaren Euskal Eskola, udalak, notarioak...).
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko diru-laguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko, %15a gehituko da ikastaroa euskaraz egiten bada.*2024-2025ko kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak*.
ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 9:30etatik 18:30etara, eta ostiralean 9:30etatik 15:30etara.
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza zk. 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia).
PLAZA KOPURUA: 120 (30 pertsona talde bakoitzean).
PREZIOA: 90€. Ikastetxeak ikastaroan izena emateko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). NAHITAEZKOA DA IZEN-ABIZENAK KONTZEPTUAN ADIERAZTEA.
* Adingabearen sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa eginda izanez gero, bidali diploma posta elektronikoz. Kasu horretan, matrikularen azken prezioa 80 €-koa izango da.
OHAR GARRANTSITZUA: Behin izena emanda ez da bueltatuko matrikularen ordainketa.
Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia honako helbide honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
ERANSKINA SARRERA FROGAK. (Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)
Berariazko baldintzak:
Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.
Sarrera-probaren egitura:
- Lehenengo Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea
Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
- Bigarren Proba: Piloteoaren menderatzea
Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.






