Atseginez jakinaratzen dizuegu, abenduaren 13an Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera aitortzeko ekitaldea egin zuela Bilboko Euskaldun Jauregian. Bertan, ASFEDEBIK Harrobi diploma jaso zuen, beste hainbat entitateekin batera.
Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan, sustapenenan eta garapenenan eman dituzten aurrepasuak aitortu ziren. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema berri bat ezarri delako, Harrobi diplomak sortuz. Izan ere, hizkuntza kudeaketaran bidea irekitzeko eta lehen pausoak emateko modu bat da eta gainera, ebaluazio bide berri honetan, BAI Euskarari elkartearen lankidetza izan du Eusko Jaurlaritzak.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak adierazi zuenez, euskararen kudeaketa eremu sozioekonomikoan zeharkatuz erakusten duena hau da: balio esangurutsua bai arlo ekonomikoan, bai gizarte arloan. Zupiriak gaineratu zuenez, “gurekin harremanetan zaudeten erakundeek erakutsi diguzue zehar lerroko eremu hauetan arreta jarriz aurrera egiteak onura sortzen duela zuen erakundeetako produktuetan, onura sortzen duela prozesuetan, baita pertsonen ongizatean eta zuen irudian ere”. Hala bada, erakunde guztien ahaleginari eta motibazioari esker, bide honetan aurrera ekingo diogu.
ASFEDEBIren etapa berria: “Konpromisotik Bikaintasunera”
“Konpromisotik Bikaintasunera” lelopean, lanean ari da ASFEDEBIK. Euskararen kudeaketan egindako lanaren eta Harrobi diploma lortu berriaren ondoren, ez ditugu ilusioa eta motibazio galdu.
Horrenbestez, euskarak gure gizartean bizitzen jarraitu eta lekua izateko, ASFEDEBIk euskararekiko konpromisua eta erantzukizuna hartuko ditu, Bikaintasunera iristeko.






