Ikasturteak, hasierako zikloan, 3 bloke egituratzen da:
- Bloke komuna
- Bloke espezifikoa
- Praktikaldia
Matrikula egiteko baldintza orokorrak honakoak dira:
- 16 urte beteta izatea
- Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, ondorio akademikoetarako baliokidea den titulazioa edo ordezko heldutasun-proba egiaztatzea.
Matrikula egiteko berariazko baldintzak honakoak dira:
- Berariazko proba bat gainditzea edo kirol-modalitate edo espezialitate bakoitzaren planean ezarritako kirol-merezimenduak egiaztatzea.
- Programatutako aurrez aurreko eskola saioen %80ra joatea.
- Prestakuntza-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntza-prozesua ebaluatzeko jarduera programatu guztiak egitea.
Ikastaroaren egutegia:
- Aurre izen emate epea: ekainak 23tik uztailak 10era
- Prestakuntza-eskaintza honetan matrikulatzeko, ezinbestekoa da interesdunek sartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatzea.
- Berariazko sarrera probak: data zehaztu gabe
- Matrikulazio epea: uztailak 12tik 18ra
- Ikastaroaren hasiera: irailak 6, astelehena
- Bloke komuna: irailak 6tik urriak 10era (%100 On-line)
- Bloke espezifikoa: urriak 11tik otsailak 4ra (%50 On-line)
Ordutegi tipoa: asteazkena 17:30-21:30
Tokia: Kirol Etxea Miribilla (Bilbo) Martin Barua Picaza 27, KITEB instalakuntzak Kirol Teknikarien Eskola "Bizkaia" KIROL ETXEA (Bilbao)
Aurrez aurreko klaseen datak:
- 2021.eko urria: 20 eta 27
- 2021.eko azaroa: 3, 10, 17 eta 24
- 2021.eko abendua: 1, 8, 15, 22 eta 29
- 2022.eko urtarrila: 12, 19 eta 26
- 2022.eko otsaila: 2
Proposatutako egutegia behin-behinekoa da; izan ere, eskainitako prestakuntzan modalitatearen ezaugarriak direla eta, eta zerbitzuaren jasangarritasunaren mesedetan, prestakuntzaren hasiera, oro har, matrikulatutako gutxieneko ikasle kopuru batek baldintzatuko du, eta kopuru hori 20an ezarri da.
Informazio gehiago eta zalantzak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. // Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.






