Bizkaiko Foru Aldundiak, pandemiak aurrea egitea ekiditeko Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriekin bat etorriz, bertan behera utzi du Eskola Kirola programa, besterik adierazi arte. Larunbatetik aurrera, azaroak 7, ezin izango dira entrenamendu eta txapelketarik egin; izan ere, egun horretan jarriko da indarrean lehendakariaren beste dekretu bat, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurri espezifikoak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.