Euskal Herriko Irristaketa Federakundeak I mailako Patinaje Artistikoa-Dantza,Patin Hockeya eta Lineazko Patin Hockey Entrenatzaile ikastaro ofizialak deitzen ditu Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrak aipatzen dituen kirol formakuntza jardueren marko barruan. Honen eskakizun, efektu eta alde kurrikularrak Otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduan (otsailaren 8ko BOE) araututa aurkitzen dira.
Formakuntza osoa gainditu ondoren, hau da, bloke komun eta zehatzeko formakuntza eremu eta modulu guztiak eta praktika aldia burutu ondoren, Patinaje Artistikoa-Dantza eta Patin Hockeya modalitateko I mailako Kirol Entrenatzaile Diploma lortuko litzateke.
Diploma honen bitartez, puntu hauei loturiko eskumenak ziurtatuko dira:
- Kirol hastapenaren dinamizazioa, instrukzioa eta zehaztapena.
- Maila honi dagokien ekitaldi, lehiaketa eta jardueretan, kirolariei beraien parte hartzean laguntzea.
Ikastaroak eskainiko dira, Euskal Herriko Irristaketa Federazioan eta CAED KIROL TEKNIKARIEN ESKOLA KIIB-n (Bilbo). Aurretiako izen emate epea irailaren 1tik 14ra izango da. Ikastaro bakoitzean 30 plaza eskaintzen dira.
Edozein zalantza izanez gero CAED Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI KIIB-ren bulegora (Martín Barua Picaza Kalea 27 behea 48003 Bilbao) jo dezakezue.Jendaurreko arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:30etara
Harremanetarako beste bide batzuk: 944 037 800 - 944 423 960. E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
IZEN EMATEAK:
⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓⇓






