Ekainaren 30ean eta Uztailaren 1ean Bizkaian Kirola Ere Euskaraz egitasmoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta lurraldeko federazioen arduradunen arteko bilerak burutu ziren Kirol Etxean.

 

Bilera horietan COVID-19ak federazioak antolatutako ekintzetan izandako eraginak, federazioetako hauteskunde prozesuak, BIKEE egitasmoan parte hartzen duten federazioen egoera eta Euskaraldia izan ziren jorratutako gaiak.

 

Bizkaiko Foru Aldunditik, Xabier Arauzo eta Carlos Sergio izan ziren, Euskara Zuzendari Nagusia eta Kirol Aholkularia urrenez urren. Parte hartu zuten federazioak hauek izan ziren: Kirol Egokitua, Bela, Futbola ,Tiro Olinpikoa, Xakea, Taekwondoa , Gimnastika, Igeriketa, Neguko Kirolak, Saskibaloia, Herri Kirolak, Eskubaloia, Boxeoa, Tenisa, Atletismoa, Irristaketa, Arrantza eta Kasting, Mendizaletasuna, Aireko Kirolak,Surfa, Beisbola, Triatloia eta Karatea.

BIKEE egitasmoa
BIKEE egitasmoa