Pasa den zubiko asteburuan Federazioen arteko Espainiako III Master Txapelketa ospatu zen A Coruñan. Bizkaiko Galdakao klubeko Joaquin Valle arabarrak lehiaketa bikaina burutu zuen master 60 mailan (M60), 62 kg mailan Espainaiko 6 errekor lortuz (58kg arrankada, 62 kg ,72kg eta 75kg DT-n. Batuketa olinpikoan 132 eta 135kg).
Hurrengo master txapelketei ilusio bereziarekin egingo die aurre.






