Bizkaiko borrokalaria grappling-eko munduko txapeldun bilakatu da kimono gabeko modalitateko 53kg mailan eta brontzezko domina eskuratu du grappling gi-an Kazakhstango Astana hiriburuan. Mundialera doan laugarren urtea izan da hau eta orain arte txapelketa guztietan podiumera igotzea lortu ondoren, aurten aurrenekoz urrezko domina lortu du.






