Pasa den astelehenean, ekainak 25, Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak (ASFEDEBI) , 19 urtez (1998-2017) elkarteko presidente eta beste lau urtez (1994-1998) Zuzendaritza Batzordeko ordezkari izandako Carlos Lasari agur-omenaldi bat buru zion. 1994. urtean sortutako Elkarteko sortzaileetariko bat izan zen. Omenaldian 70 lagun inguru elkartu ziren, besteak beste, Bizkaiko Kirol Federazioetako ordezkariak, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente izan zen garaiko ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko ordezkariak eta Asfedebiko langileak. Opari batzuk eman ziren eta ASFEDEBI Bizkaiko eta Euskadiko kirol federazioen munduan erreferentziazko entitatea izaten laguntzeko egindako lana eskertzeko hitzak eskaini zizkien bertaratutakoek.






