Eusko Jaurlaritzako Kirolen Zuzendaritzak urtero Kirolaren Euskadi Sariak ematen dizkie kirolen esparruaren baitan zeregin nabarmenik izan duten kirolari, instituzio, elkarte, talde edo enpresei.

Juan José Ibarretxe Lehendakariak, iragan urtarrilaren 31n, asteartea, Kirolaren Euskadi Sariak banatu zituen, sari horren XVI. edizioan. Ekitaldiak lehendakaritzaren egoitzan egin zen, Gasteizen. Lehendakariarekin batera, han izan ziren Miren Azcarate –Kultur Sailburua–, Kultur Sailburuordea, Gurutz Larrañaga eta Kirol Zuzendaria, José Ramón Garay, saritutako kirolari eta elkarteez gain.

Bizkaiko Kirol Federazioen Elkarteak (ASFEDEBI) “Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasuna kirolean” saria jaso zuen Kirolean Denok Berdinak proiektuari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Parekatuz sarearen baitan dagoena. Elkarteak Lurralde Historikoan dauden 50 federazioetako 1100 klub eta 75.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu.

Saria Elkartearen Lehendakariak jaso zuen, Carlos Lasa jaunak. Lasak eskerrak eman zizkion kirolean gizon eta emakumeen berdintasuna bultzatzeko proiektuan lan egin duen taldeari eta guztiak parte ekimen horretan hartzera gonbidatu zituen, Bizkaiko kirolaren baitan errealitate bat delako

Euskadi Kirol Sariak
Euskadi Kirol Sariak
 
Euskadi Kirol Sariak