(1.mailako Entrenatzaile Ikastaroko Bloke Komunaren baliokidea)

Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.

JARDUERA MOTA: Kurtsoa

KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza

HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria eta Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  • NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
  • DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
  • Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
  • Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria.

 

SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: maiatzak 7, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.

ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Maitzak 11. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.

AURREZ-AURREKO AZTERKETA: Ekainak 11, arratsaldez.

HIZKUNTZA: Euskaraz (gazteleraz egiteko aukera 45 urte eta urtetik gorako pertsonentzat, izena emateko momentuan).

IZEN-EMATEAK:  Apirilaren 19tik Maiatzaren 5era (biak barne).

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.

HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia). Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara.

- Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Izena emateko azken eguna: 2021/05/05.

TOKI KOPURUA: 350 pertsona (35 pertsona talde bakoitzean).

PREZIOA: 50€, Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.

 


ERANSKINA

SARRERA FROGAK

1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

2) AUKERATZEKO

A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala - 3. Deialdia